XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azken urteakLuis XIV.a 1.715.eko Irailaren batean hil zen hirurogeitamasei urte zituelarik.
Ohean hiltzorian zegoelarik hauxe esan zien azken agurra esatera joan zitzaizkion aitonen semeei: Damutzen zait zuengatik nahi nukeen beste ez egina: bizi izan ditugun sasoi latzek galerazi didate
.
Izan ere, gogorrak izan ziren Luisen erregealdiko urteak.
Versailles, gauza ederrez beteriko errege jauregi bikaina, eraiki zuen arren, eta arte, literatura eta musikari, eta merkatalgintza eta produkzioari bultzakada nabarmena eman arren ezin daiteke esan bere erregealdia guztiz arrakastatsua izan zenik.
Urte haietan matxinadak, jakien falta eta frantsesek sakonki bizi izan zituzten erlijio borrokak gertatu ziren.
Gobernuko eginbehar guztien kontrola bereganatzeko erregeak hartu zuen erabakiak aierkundea barreiatu zuen tokian tokiko agintariengan.
Garaipen ugariak gorabehera, erregeak burutu zuen
Bere bizitzaren bukaeran, Luis XIV.ak, berak burututako politika zela eta, herriak higuina ziola antzeman zuen.